XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurrazala ez da beti leku denetan itxura berdinean azaltzen.

Batzuetan aldapatsua agertzen da, bestetan laua.

Zenbait lekutan ura agertzen da (ibaia, aintzira, itsasoa...); beste zenbaitetan paisaia oso lehorra...

Guzti horien eraginez, era askotako paisaiak aurki daitezke, bai zure inguruan eta baita Euskal Herri osoan ere.

Zuk ikusten dituzun mendi, ibai, ordeka, abere, landare... multzoari paisaia deitzen diogu.

Lurrazalaren itxura desberdinak erliebeko elementuei esker somatzen ditugu batipat, hau da, paisaian agertzen diren mendi, haran eta abarrei esker.

Erliebeko elementu horietatik, mendiak, ibaiak, haranak, itsasoa eta itsasertza aztertuko ditugu orain.

Elkar zaitezte taldeka eta aztertu ea erliebeko zein elementu diren zuek ezagutzen dituzuenak.

Idatzi izenak arbelean edo koadernoan eta zerrenda luze-luzea egin.